Kobane eta herri kurdoari elkartasuna adierazi zieten Iruñean
2014-ko azaroak 1
Askapenak deitua eta hainbat eragileren atxikimenduarekin, kontzentrazioa egin zen atzo arratsaldean Sarasate pasalekuan herri kurduari eta Kobane hiriko erresistentziari elkartasuna adierazteko, 50 pertsona inguru bilduz.
Kontzentrazioan azken asteotan herri kurduak, bereziki Kobane hirian "inperialismoaren tresna den Estatu Islamikoaren eta Turkiaren eskuetatik" jasaten ari diren "eraso basatiak" salatu zituzten bildutakoek. Hala ere, Askapenak nabarmendu egin zuen herri kurduaren egoera "ez dela gaur egungo koiuntura honi mugatzen, hainbat estatuk zanpatua bizi delako, eta herri eta nazio bezala existitzeko duen eskubidea ukatu egiten diotelako".