Esparru Gaztetxeko 9. urteurreneko ospakizunak hasi dira Zizur Nagusian

Abuztuaren 20ean 9 urte bete dira Zizur Nagusian Esparru Gaztetxea okupatu zutenetik eta hamarnaka gazte kontzertu batekin eta urtebetetze afariarekin hasiera eman diete ospakizunei. Larunbatean Gazte Olinpiaden finala eta jaialdi nagusia izango dira.

2014-ko abuztuak 21

9 urte dira Zizurko Gazte Asanbladak Spar supermerkatu abandonatua okupatu zuenetik eta dagoeneko ospakizun ekimeni ekin dizkio. Asteazkenean, hilak 20, Garazi Goienetxeren kontzertua izan zen gaztetxean eta ondoren afari autogestionatua.

Hala ere jaialdi nagusia larunbat honetan izango da. Goizean goiz hasita pintxo lehiaketa, kutxen jolasa izango dira, ondoren bazkaria eta abeslaria, arratsaldean musika eta joko ibiltaria eta gauean kontzertuak.

Gazte olinpiadak
Urteurren jaialdiaren baitan iruñerriko Gazte Olinpiaden finalaurrekoa eta finala bera jokatuko dira. Alde Zaharra, barañain, mendillorri eta Zizur bera parte hartzen ari dira lehiaketan eta espektazio handia sortu da 4 auzo eta herrien artean.

Gehiago