#28akEreLibre: Txantreako “InfoGunea” elkartasun argazkiak biltzen hasia da

Txantreako Herri Harresiak antolaturiko Info gunea bertako gazte auziperatuekin elkartasun argazkiak ateratzen hasi da, eta halaber, web gune bat martxan jarri dute.  

2014-ko abuztuak 7

Irailaren 22an epaitzen hasiko dira 28 gazte independentista Auzitegi Nazionalean, eta horietako bi txantrearak dira: Izaskun Juarez eta Ander Maeztu. Hori dela eta, udan zehar ekimen ezberdinak martxan jarri dituzte Txantrea auzoen.

Aste honetan martxan jarritako Info gunea asteartero eta ostiralero jarriko dute igerilekuen sarreran, bi gazteen eta prozesu judizialaren berri emateko eta elkartasun argazkiak jasotzeko.

Bestalde, datorren abuztuaren 16an elkartasun afaria burutuko dute Kaskallueta Elkartean eta abuztuaren 26an asanblada berria deitu dute ere.

Gehiago