Ahotsa.infok Euskal Herriko beste hedabide askorekin bat eginez, Gure Esku Dago ekimenaren jarraipena egingo du
Osotara, 21 komunikabide edota komunikabide elkartek parte hartuko dute jarraipen berezi honetan. Helburua, Gure Esku Dago-k antolatu duen jende katea lau haizetara zabaltzea.
2014-ko maiatzak 27
Ekainaren 8an Durango eta Iruñea batuko dituen gizakatea elkarlanean jorratuko dugu hainbat herri hedabidek. Iruditzen zaigu gure komunitateentzat interes informatiboa duen ekimena dela, eta aukera aproposa dela hedabideon artean elkarlana sustatzeko. Apustu berezia egingo dugu, eta kalitatezko jarraipen anbiziotsua prestatzen ari gara.
Ekainaren 8an Gure Esku Dagok antolatutako gizakatea, beraz, zuzenean jarraituko dugu herri ekimeneko hedabideotan.
Zer da denon artean eskainiko duguna?
-Sare sozialetan jarraipen koordinatua.
-Giza kate osoko argazkiak bilduko dituen mapa interaktiboa.
-Giza katea dokumentatuko dugu, argazkiz eta ikusentzunezko formatuetan, lurretik eta airetik.
-Irrati bidez entzungo den eta webguneetan streaming bidez zuzeneko irudiekin hornituko dugun ikusentzunezko saioa.
-Gauean ordubeteko telebista saioa egunak utzi duen onenaren laburpen gisa.
-Denon artean grabatutako irudirik onenekin, bideo laburpena sarean zabaltzeko.
Nork hartuko dugu parte elkarlanean?
-Ahotsa.info
-Aiaraldea
-Anboto
-Argia
-Arrosa sarea
-Barren
-Berria
-Goiena
-GoierriTB
-Guaixe
-Hamaika
-Hitza
-Hitzondo
-Info7 Irratia
-Librean zuzenekoak
-Naiz
-Piztu
-Tolosaldeko ataria
-Tokikom
-Topatu
-25 Geltokia