Oskar Bizkai: “Oztopoz beteriko bidea izango da, baina heldu da urratsak emateko unea”

Oskar Bizkai Txantreako euskal iheslari politikoa, auzoko jaietan izan zen pasa den asteburuan. Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboak harturiko erabakia jarraituz, bere sorterrira itzuli zen Bizkai, eta EIPKren hautuaren arrazoiak azaldu ditu Ahotsa.info-rentzat.