Topagune sozialista egiteko baimenak ukatu izana “maniobra burokratiko” baten baitan kokatu du GKSk

Atarrabiako eta Burlatako ordezkarien jarrera aldaketarekin kexu dira Gazte Koordinadora Sozialistako kideak. Topagunea antolatu ahal izateko akordiotara iristeko asmorik ez dutela eta GKSren inguruan gezurrak eta akusazioak egitea leporatu diete ohar batean.

2023-ko irailak 22


Topagune Sozialista Atarrabia eta Burlata artean antolatzen ari dira. Apirilean jaso zituzten lehen baimenak hitzez bi udalen ordezkarien bitartez, euren esanetan. Uztailean baina, baimenak ukatu zizkietela salatu dute. Jarrera aldaketa horrekin kexu dira Gazte Koordinadora Sozialistako kideak.

Erabaki aldaketaren atzean bestelako interesak egon daitezkeela uste dute. “Arrazoi teknikoetan ezkutatu nahi dute Topagunearen debekua”, adierazi dute oharrean GKSkoek. Bizilagunekin bizikidetza mantentzeko konpromisoa hartua dutela eta eurena ez dela makrojaialdia izanen ere argi utzi nahi izan dute.

EH Bilduri eta Sorturi eskatu diete borondate politikoarekin adostasunera iristeko aukera badela. Debekuen gainetik Topagune Sozialista egiteko asmoarekin segitzen dute. Urriaren 11tik 15era litzateke. Gazteen formakuntza kritikoa bultzatzeko, aldarrikapen politikoak zabaltzeko eta komunitatea indartzeko Topagunea izanen dela berretsi du Gazte Koordinadora Sozialistak.

Euskalerria Irratian GKSko kide Ander Goietxek eman du guzti honen berri.

Gehiago