33 urte ondoren, berriz Arbizun dira Mendinueta eta Arkotxa iheslari politikoak

Lurdes Mendinueta eta Joxe Mari Arkotxari apirilaren 12an egin zitzaien harrera Arbizuko plazan. “Gurea urrats txiki bat da, lehen pauso bat baina ezin genuen onartu ezer egin gabe egotea” adierazi zuen Mendinuetak. Plazan ekitaldia egin ondoren, 200 lagunek bazkaldu zuten iheslari ohiekin batera, musika eta jai girorik faltatu ez zen egunean.