Iruñeko Alde Zaharreko Osasun Zentroan oztopo arkitektonikoak ekiditzeko eta sarbidea errezteko eskaera egin dute
Alde Zaharreko Osasun Zentroan dauden oztopo arkitektonikoak ken ditzatela eskatzeko elkarretaratzea egin zuten atzo Iruñeko Udal Plazan. AZ Sare Komunitarioaren Osasun Taldeak eskatzen du Kaldereria kalean dagoen atea ireki dezatela mugitzeko zailtasunak dituzten herritarrak hortik sartzeko.
2023-ko martxoak 23
Nahiz eta urtarrilean gutun bat bidali zioten Nafarroako Gobernuko Ondare Zuzendaritzari, ez dute erantzunik jaso. Iruñeko Udalak bai esan ez dela beharrezkoa lursaila lagatzea Alde Zaharreko bizilagunen eskariari bide emateko. Izan ere, nahiko izango litzateke Osasun Zentroaren jendaurreko ordutegian, ezkaratzera ematen duen Kaldereria kaleko ate metalikoa irekita egotea, eta hortik dagoen atetik eraikinera sartzea, Udalaren esnaetan. Horretarako ez dela inolako lizentziarik behar, ezta obren deklaraziorik ere ez, aipatu du Udalak.
“Orduan, nork hartu behar du erabakia? Nork txukunduko du ezkaratza Osasun Zentrora sarrera gisa erabiltzeko?”, galdetzen dute bizilagunek.
Bizilagunen iritziz, Udala eta Gobernua “elkarri pilota botatzen ari dira, larria den baina erraz konpon daitekeen arazo honen ardura inork hartu gabe”, eta uste dute mugitzeko zailtasunak dituen biztanleekiko “erabateko errespetu eza” erakusten ari direla. Konponbide azkar bat exijitzen dute eta mobilizazioekin jarraituko dutela iragarri dute.