Osasunbidean lan egiten duten beste 10 medikuek harrapatu ditu LABek esklusibotasun kobratzen eta klinika pribatuetan lanean

Otsailean LAB sindikatuak salatu zuen Osasunbideko profesional batek esklusibotasun-osagarria (800-1.100 €) kobratu eta, hala ere, klinika pribatuetan lan egiten zuela. Gaur berriz prentsaurrekoa eman du Iruñeko bere egoitzan, salatzeko balitekeela egoera berean gutxienez hamar fakultatibo gehiago egotea. Kopuru handi horrek Osasunbideko egitura osoari eraginen lioke.