“Enpresari eta agintarien erasoaldiaren aurrea, gazte langileok borrokara!” lelopean manifestazioa egin du GKSk Iruñean

Arratsaldeko 18:00etan Sarasate Pasealekutik abiatuta, ehunka gazteek hartu dute parte Gazte Koordinadora Sozialistak deitutako manifestazioan. Kapitalismoaren krisi sakonean dagoen honetan “gazte langileon arteko batasun politikoa” aldarrikatu dute “enpresari handien eta agintarien erasoaldiari aurre egiteko”.