Mertxe Zufia (Zabalsanche): “Zergatik ez dute Maristaseko aparkalekua Galizia etorbideraino zabaltzen?”

Onartzerako bidean da Bigarren Zabalguneko plan berezia, auzoan aldaketa nabarmenak eraginen dituen hirigintza proiektua. Lurpeko aparkaleku gutxiago eta autobus geltoki zaharraren zaharberritzea eskatu ditu Zabalsanche elkarteak.

2023-ko urtarrilak 18

Bost lurpeko parking aurreikusten ditu Iruñeko Udal Bigarren Zabalgunerako prestatu duen plan bereziak. Baina lurpeko gehiagorik ez du nahi Auzoko Zabalsanche elkarteak. Berdegune zabalak sortzea, eremu gorri gehiago eta egun dauden parkinetan leku gehienak biztanleentzat izatea eskatu dute. Gogor egin dute, gainera, Zangoza kaleko proiektuaren aurka.

Autobus geltoki zaharrerako bi aukera guztiz kontrajarri planteatzen ditu planak: zaharberritzea edo haren ordez eraikin enblematiko bat jartzea. “Zentzugabea” iruditzen zaie elkartekoei dagoena botatzea eta berritik sortzea beste bat.

Azaroaren 30ean amaitu zen helegiteak aurkezteko epea, eta elkarteak ez du udalaren erantzunik jaso. Haien iritziari jaramon egin gabe, udal gobernuak aldebakartasunez jokatuko duela uste dute.

Gehiago