Inmatrikulazioak direla eta, ikatza jasoko du Artzapezpikuak

Ostegunean Nafarroako Ondarearen Defentsarako Plataformak ikatza eramango du Artzapezpikutzaren egoitzara.

2022-ko abenduak 27

Ohi bezala Gabonetako oparia emanen dio Nafarroako Ondarearen Defentsarako Plataformak Artzapezpikutzari. Ohi bezala ikatza, elizak bere izenean jarritako lursail eta eraikinenak itzuli ez dituelako.

Kalejiran heldu den abenduaren 29an ostegunean, eguerdi partean Udal plazatik aterako dira Artzapezpikutzaren egoitzaraino.

Elizak estatu osoan ehunka milaka jabetza edukitzearen ardura agintari politikoei ere egotzi diete. Datozen hauteskundeei begira, Nafarroako Ondarearen Defentsarako Plataformak “konpromiso espezifikoak” eskatu dizkie alderdi politikoei eta hautagaiei, Elizak egindako inmatrikulazioak “lehengoratu” ditzan eta lau urte hauetan konpromisoak “bete ez dituztenek azalpenak” eman ditzaten.

Izan ere, kritikatu dute Estatuko Gobernua osatzen duten alderdiek ez dutela inmatrikulazioak bertan behera uzteko iragarritako “araudi zehatza” osatu.

Plataformak aitortu duenez, Nafarroan “Estatuko informaziorik onena” dago inmatrikulazioak dagokienez, Foru erkidegotik kanpo “hutsune handiak” baitaude. Hala, azaldu dutenez, Gobernu zentralaren zerrendak “1998tik aurrerako inmatrikulazioei soilik egiten die erreferentzia”, nahiz eta urte hori baino lehenagokoak “datu partzialen arabera askoz ugariagoak diren “. Nafarroan, berriz, “denboraldi osoa” kontrolpean dutela adierazi dute agerraldian.

Era berean, adierazi Plataformako kideek adierazi dutenez, “ohar sinpleen zerrenda bakarrik ez dago”, eta, beraz, “kasu askotan ezinezkoa da identifikatzea zein den inmatrikulatutako ondasuna” edo “inmatrikulazio horretan zenbat ondasun dauden”. Horiei “arazo teknikoak” gehitu dizkie elizak; eta gainera, “iturrien arteko kontraesanen ondorioz, ia ezinezkoa da ondasunen zerrenda egokia lortzea”.

Jose Mari Esparzak ohartarazi duenez, “Nafarroako ondarea inoiz baino okerrago dago, Elizak ez baitu ezertarako pezetarik jarriko 3.000 ondasun hori konpontzeko”, eta “herriek zein herritarrek konponduko dutela” espero du. Hala ere, plataformak herriei eskatu die ez dezatela ondare hori konpondu, Elizari “presio egiteko modu bakarra” eta “ahulezia” baita.

Gehiago