Donibaneko Auzo Topaketak martxoaren 25, 26 eta 29an ospatuko dira

Auzo Gunetik egindako auzoaren diagnostikoa osatzea helburu duten topaketekin, bizilagun eta eragile sozialen iritzia jaso nahi dute Donibaneko herritarren bizimodua hobetzeko.

2014-ko martxoak 18

Hilabeteak eman ditu SanJuanXarreko Auzo guneak Iruñeako Donibane auzoaren erradiografia egiten, eta orain, auzokideei eta eragile ezberdinei aurkezteko unea iritsi da. Martxoaren 25tik 29 bitartean ospatuko diren Auzo Topaketetan gerturatzen diren auzokide guztien artean osatu, borobildu eta bukatuko dute egindako ikerketa. Lan honetan auzoko esparru ezberdinetako azteketa egin dute: Hezkuntza, osasuna, zerbitzu sozialak, aparkalekua, etxebizitza, merkataritza…

Auzokideen, merkatarien, tabernarien bizitza…. auzoko bizitza hobetzeko Donibaneko egungo egoera aztertu nahi izan dute, eta topaketa hauetan denen parte hartzearekin, egin daitezkeen proposamenak entzun eta jaso nahi dituzte dauden arazoei irtenbideak bilatzen saiatzeko.

 

Gehiago