Kalekalde, urte bat lanean gazteak astintzen

Martxoaren 13tik 21ra bitarte, ekimen ugari burutuko dira Kalekalde gazte elkargunearen lehenengo urtemuga ospatzeko.

2014-ko martxoak 11

Martxoak 21ean, udaberriko ekinozioarekin batera, Kalekalde gazte elkargunearen urtemuga ospatuko da. Auzolana eta autoantolakuntza oinarri dituen proiektu honek honezkero urtebetea egin du martxan. Egitarau oparo eta anitza osatu dute ostegun honetatik aurrera eta datorren ostiralera bitarte. Larunbateko "Iruñea Hiri Buruzagi" bisita gidatuan edo larunbateko bazkarian parte hartu nahi duenak Kalekalden bertan egiterik badu. Bestela ere Twitter bidez edo info@kalekalde.org helbidera idatziz eman daiteke izena.

Gehiago