“Barañain herri seguru bat da, kriminalizatu nahi gaituzte”

Barañaingo Udalak 19 kamara jarri nahi ditu herrian zehar, batzuk trafikoa kontrolatzeko baina beste batzuk Udalaren hitzetan krimen handiko zonaldeak kontrolatzeko. "Ez dugu udaletxearen beldur diskurtso hau onartzen, Barañaingo biztanleak ez gara kriminalak eta mezu hauek kriminalizazioa areagotu besterik ez dute egiten", dio Barañaingo Herri Plataformak, proiektu honen aurka sortu den ekimena. Ostiral honetan 19.00etan Udal Plazatik abiatuko den manifestazioan parte hartzeko deia egin dute.