Bi hilabete eta gero, Zizurko Udalak ez du aurrera pausorik eman bideobigilantziaren inguruko galdeketa gauzatzeko
Duela bi hilabete, Bizi Zizurretik Udalari 1750 sinadura aurkeztu zizkion Udalak kalean ezarri nahi dituen 65 bideo kamaren inguruan herri galdeketa bat egiteko. Udalak sinadura horiek balioztatu behar ditu, baina herritar elkarte honek ez daki nola dagoen prozesua eta informazioa eskatzen du.
2022-ko otsailak 1
Gaur, 2022ko otsailaren 1ean, 2 hilabete bete dira Bizi Zizurretik Udalari 1750 sinadura inguru aurkeztu genizkionetik, Herritarren Partaidetzarako Udal Ordenantzan ezarritakoa betez, eta zizurtarrei herri osoan bideozaintzarako 65 kamera jartzearekin benetan ados gauden ala ez galdetzeko kontsulta bat deitzeko eskatuz.
Bi hilabeteko epeak, Geroa Bai-k sinadurak baliozkotzeko eta herritarren kontsulta baimentzeko duen borondate ezaren berri ematen digu.
Bi hilabete, alegia, 1.461 ordu, edo 87.660 minutu… egin kalkuluak! Zizurren egindako beste herri- kontsulta batzuen aurrekariak ezagututa, non sinadurak astebete baino gutxiagoan balioztatu ziren, Bizi Zizurretik gure Udalaren pasibotasunaren aurrean dugun kezka adierazi besterik ezin dugu egin.
Horregatik, sinadurak aurkeztu zirenetik denbora luze hau igaro denez, Zizurko Udalari eskatu diogu, formalki, prozeduraren izapidetzearen egoerari buruzko informazioa eman diezagula, modu justifikatu batean, eskaera izapidetzea dagokien agintaritzei buruz eta bi hilabete hauetan emandako izapide-egintza guztiei buruz.
Azken batean: zer dugu geureaz? Nori dagokio gure eskaera ebaztea? Zer egin da azken bi hilabete luze hauetan herritarren kontsultari dagokionez? Udal Ordenantza argia da, eta alkatetza duen txandakako alderdi politikoaren interesetatik haratago, araua betetzeko dago.