Kameren aurka antolatzen hasi dira herritarrak Barañainen, eta otsailean manifestazioa egingo dute
Barañaingo Udalak herrian dauden bideo-kameren zenbakia handitu nahi du, bereziki gazteak kontrolatzeko eta ustezko delinkuentzia saihesteko. Kontrol soziala areagotzeko beste urrats bat ikusten dute mugimendu honetan hainbat herritarrek, eta bideo-bigilantziaren inguruko hausnarketa egiteaz gain, konzienziazio lana egitea erabaki dute, eta otsailean mobilizazio bat egingo dute.
2022-ko urtarrilak 25
Atzo, urtarrilaren 24ean, arratsaldean, hamaika herritarrek kultur etxean izandako asanblada ireki batean parte hartu zuten. Bertan, Plazaberrik argitaratu zuen Udalaren bideo bigilantzia proiektuaren inguruan eztabaidatu eta hausnartu egin zuten.
Komunikabide honi adierazi diotenez, bertaratutako lagun guztiek proiektuaren aurka agertu ziren, horrelako neurriek islatzen duten herri eredua errefusatuta. Ondorioz, hurrengo orduetan asanbladan adostutako hainbat ideia eta proposamen iragarriko dituzte, “kalera irtengo gara esateko nahi ez dugun gizarte eredu bat inposatu nahi dutela” esan dute sareetan.
Azken egunetan dinamika honen eta proiektuaren inguruko informazioa zabaldu da sare sozialetan, “El ojo te ve” izeneko profil batek argitaratua, proiektuaren inguruko hainbat zehaztapen izan dira sareetan.