Sortu: “Bakea eta bizikidetzaren eraikuntzan gaude, eta jarraituko dugu ekarpen eraikitzaileak egiten”

Sortuk adierazpen bat irakurri du ETAren borroka armatuaren amaieraren 10. urteurrenaren harira, eta Euskal Herriak etorkizunera begira dituen erronkei buruz mintzatu da Arkaitz Rodriguezek ezker abertzaleko ehun bat militante laguntzarekin. Euskal presoen egoera, burujabetasuna, ekonomia, klima aldaketa edota zaintza eremuetako krisia aipatu ditu erronka horien artean.