Antsoain Aurrera herri ekimenak argazki zaharren erakusketa ibiltaria eginen du larunbatean

Ekimen berri hau pandemia gogorreko testuinguru batean ikuspegi positiboa eta ilusionagarria emateko asmoz jaio da eta dokumental bat eginen du.

2021-ko irailak 23

Antsoain Aurrera ekimen herritarrak datorren larunbatean, irailak 25, Antsoaingo argazki zaharren erakusketa ibiltaria antolatu du eguerdiko 12etan. Ekimen honen protagonistak, Ana Mari, Visi eta Elena izango dira. Hiruak Ezkaba jubilatu elkartearen kideak dira eta beraiekin harremanetan jarri ginen gidari lana egin zezaten. Udal Plazatik aterako gara eta 12 panel jarriko ditugu herriko leku ezberdinetan.

Nor gara? Zer egin nahi dugu?
1. Antsoaingo pertsona talde bat elkartu gara, pandemia gogorreko testuinguru batean ikuspegi positiboa eta ilusionagarria emateko asmoz.

2. Adostu dugu dokumental bat egitea, non gure herriko hainbat pertsonak parte
hartuko duten, ibilbide eta iritzi desberdinekin, baina hari gidari batekin:
hainbeste denbora igaro ondoren berriz elkartu nahi dugu, Antsoaingoak izateaz
harro gaude, baikorrak gara eta etorkizun hobea nahi dugu gure herriarentzat.
Horretarako, ikus-entzunezko ezagutza eta esperientzia duten gazteek sortu
berri duten “AntsoFest” taldearen ekarpen teknikoa dugu.

3. Baina ez gara dokumental bat ekoiztearekin konformatzen. Dokumental honen
inguruan eta testuingurua aprobetxatuz dinamika parte-hartzailea sortzea
proposatzen dugu. Herriko talde eta pertsonen artean espazioak aktibatu, bildu
eta partekatu nahi ditugu, lelo edo helburu komuna partekatuz: Antsoain
Aurrera – Antsoain Adelante. Beraz, herritar edo eragileen edozein ekarpena
(artistikoak, musikalak, kirolekoak, etab.) ongi etorria izango da.

4. Dokumentala 2022ko Antsoaingo Egunaren atarian aurkeztuko da. Ekimen bizia
eta irekia da, eta pertsona eta kolektibo orok parte hartu ahal izango dute nahi
eran. Datorren asteburuan prestatu ditugun iharduerak eragile ezberdinen
arteko elkarlanari erantzuten dion, ekimenaren filosofiari bete – betean
erantzunez.

Gehiago