Gune Urdinaren aurkako aldarria entzuteko deia egin diote Mayari Txantreako bizilagunek

Txantreako bizilagunek auzoaren sentimendua argi adierazi dute gaur Iruñean egindako protesta zaratatsuan. 5.000 sinadura baino gehiagoren babesarekin, Gune Urdinaren inguruko eztabaida ematea eskatu diote Iruñeko Udalari. Bizilagunen gehiengoa OTAren ezarpenaren aurka dagoela adierazi dute eta mobilizazioekin jarraituko dutela ohartarazi dute.