Txantreako bizilagunekin ezer adostu gabe auzorako kaltegarria izanen den zonalde urdina ezarri nahi du Udalak

4.000 sinadura baino geihago bildu dituzte Txantrea auzoan Iruñeko Udalak ezarri nahi duen zonalde urdinaren aurka. Navarra Suma eta PSNren egitasmo honen aurkako argudioak argiak dira: gaur egun aparkatzeko arazorik ez duen auzo batean zonalde urdina ezartzeak dirua biltzea du helburu, eta horrek merkataritza eta auzokideen kalterako izanen da.