Sugarra Gaztetxeak instituzioekin akordiorik gabe 3 urte beteko du

Lizarrako gaztetxea duela 3 urte okupatu zela laster beteko da. Hasieratik gazte espazioa egonkortzeko negoziazio bideari ekin zioten, Nafarroako Gobernua eta Lizarrako Udalarekin hitzarmen bat erdiesteko asmoarekin. Bide honetan hainbat aurrera pausoak eman diren arren, hitzarmena ez da oraindik lortu, eta akordio hori aldarrikatzeko uztailaren 9an manifestazioa eginen dute. Gainera, Gaztetxearen 3. urteurrena eta Gazte Asanbladaren 25. urteurrena ospatzeko ekimen batzuk antolatu dituzte.