Koronabirusak azkartu duen gazteen egoera larria salatuko du Ernaik ostiralean eraldaketa soziala eta burujabetza aldarrikatuz

"Larrialdi egoeran gaude, eraldaketa soziala eta burujabetza!" lelopean, mobilizazioak eginen ditu Ernaik datorren ostiralean. Iruñean, arratsaldeko 18.00etan San Frantzisko plazatik abiatuko da martxa. Gazteriaren prekarizazio prozesuak pandemia hasi zenetik azkartu egin direla salatu nahi dute. Ernairen hitzetan, Kapitalak, Covid19aren osasun krisialdia baliatu du gazteen bizi baldintzetan atzera urratsak emateko eta krisi sozial, ekonomiko, ekologikoa... ikusarazi eta azkartu ditu.