Zinema euskaraz, zinema katalanez

1999. urtean egin zuten Katalunian "Manifestua, filmak katalanera bikoiztearen eta azpititulatzearen alde". Ehunka elkartek sinatu zuten, eta egunkarietan argitaratu zen, handi-handian. Ordutik hona, erakundeak eta herri mugimendua elkarlanean aritu dira, katalanezko zinema bultzatzeko.

AET Administrazioan Euskaraz Taldea

2017-ko abuztuak 30

Katalanaren kontrako prentsak kritikatu izan du, esanez diru publikoa xahutzea
dela, ikusleek zinema gaztelaniaz ikusi nahi dutela, zinema aretoak kontra daudela…
Baina aurrera egin dute, eta gaur egun, gaur bertan, pelikula pila daude ikusgai
katalanez, Herrialde Katalanetan. Gainera, ekainean “Filmin.cat” plataforma jarri zuten
abian: Filmak katalanez ikusteko Interneteko plataforma, izan katalanez eginak edo
bikoiztuak edo azpititulatuak. 

Euskal Herrian askoz atzeratuago gaude honetan ere. Film gutxi euskaraz,
askotan oharkabean pasatzen zaizkigu, eta ordutegiak ez dira hoberenak izaten. Joan
den ikasturtean “Richard zikoina” estreinatu zuten, haurrentzako filma. Txiolari batek
esan zuen Gasteizen ikusi zuela, hutsik zegoen areto batean. Noizbait hasiko ote gara
hemen ere, Katalunian bezala, erakundeak eta herri mugimendua elkarlanean, zinema
euskaraz bultzatzeko?

Gehiago