Udako kultur egitarauan, euskara gehiago sustatu behar luke Nafarroako Gobernuak

38 ikuskizun antolatu ditu Nafarroako Gobernuak Kultur programan, uda honetan, Nafarroako 38 tokitan.

AET Administrazioan Euskaraz Taldea

2016-ko urriak 31

Estilo anitzeko artista ugari ekarri ditu: The Modern Soul Gang, flamenko

estiloko Agustin Barajas, Brincadeira, De dos en Blues Band, “Ellas dan la nota”

taldea, The Clams, The Good Time Rollers, Pink Tones, Travelling Brothers, Naheba,

Nat Simons, Meeting Point… 

Hemengo taldeak ez ditu ahaztu, baina euskara ardatz duten ikuskizunak talde

gutxik eskaini ditu, txalaparta, dantza eta trikitia ere izan diren arren.

Nafarroako Gobernuaren eginkizunen artean euskara, gure hizkuntza,

sustatzea dago. Kultur programazioan ere egin behar du. Beste eskaintzak

aberasgarriak izanik ere, euskarazko kultura bultzatzeari begira badauka zer hobetu.

Ea hurrengo udan hala egiten duen! 

Berriki aurkeztutako Nafarroako Gobernuaren Hizkuntz Politikaren Plan

Estrategikoak hauxe dio: “Euskarazko sormenezko kultura produktu eta jardueren

eskaintza zabaltzea euskararen bidez hiztunak bizi duen esperientzia estetiko eta

zirrarazkoa euskararen erabileraren sendogarria izateko”, “euskarazko sorkuntza

bultzatzeko ekimenak abian jarri”; “euskarazko kultura produktuak ikusgarri egiteko eta

haien kontsumoa sustatzeko estrategiak landu”; “Nafarroa osoko herritarrek

euskarazko kultura eskaintza balia dezaketela ziurtatzeko neurriak hartu”; “euskarazko

kultura produktuak adin tarte guztietako herritarrei eskaintzen zaizkiela ziurtatzeko

bideak aztertu”. 

Beraz, Kultur programa horrekin badauka nondik hasi!

Gehiago