Tuterako herri mugimendua euskararen alde

Gizarte mugimendu, sindikatu, erakunde, kolektibo eta peña ezberdinetatik salatu eta arbuiatu egin nahi dugu Tuterako Udalaren aldetik euskarak jasaten duen bazterketa eta erabateko mespretxua. Indarkeria matxista egoeran dauden emakumeak artatzeko baliabideei buruz atera berri duen kartela, adibide berri bat da, besterik ez.

2020-ko azaroak 26

Euskara, gaztelaniarekin batera, nafar hizkuntza da, eta nafarrak garen heinean, bere lekua izan behar du dinamika instituzionaletan. Ez dugu ulertzen ingelesak, frantsesak eta arabierak lekua duten kartel batean euskarak ez izatea, are gehiago Nafarroako Gobernuaren babesa izanda. Bururatzen zaigun gauza bakarra da Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak eta, ondorioz, Tuterako Udalak kontzienteki hartutako erabakia dela, nafar guztiena den kultura eta hizkuntza-aberastasuna desagerrarazten saiatzeko bere historia luzean beste urrats bat.

Tuterako Udalak atera eta Nafarroako Gobernuak babestutako kartelak euskara baztertzen du, eta Na+ren beste urrats bat baino ez da Nafarroako hizkuntza hau Historia museoetan zokoratzeko. Guk, aldiz, eskubide berdintasuna aldarrikatzen dugu, euskara guztiok ikas eta erabil dezagun Nafarroa osoan.

Sinatzen dute: Argia Ikastola, Asamblea de Mujeres, Asociación de Amigos del Olentzero- Tuterako Olentzeroren Lagunen Elkartea, Ateneo Republicano, Bagara, Bardenas Libres, Coro Tutera Kantuz, EH Bildu Tutera, ELA, Erriberako AEK, Gaiteros de Tudela-Tuterako Gaiteroak, Izquierda-Ezkerra Tudela (IU y Batzarre), LAB Erribera, Movimiento Estudiantil de la Ribera- Erriberako Ikasle Mugimendua, Paloteao del Casco Viejo-Alde Zaharreko Paloteaoa, Peña Beterri, Podemos Tudela, Ribera Insumisa-Erribera Intsumisoa, Sociedad Cultural Muga Elkartea, STEILAS, Tuterako Geroa Bai, Tuterako Txistulari Lehenengoak, Tuteran Jai.

Gehiago