Ormuztik nire alabaren eskolara

Angela Campo Lumbreras

2026-ko apirilak 30

7.300 kilometro. 8 urteko haur batentzako nekeza dirudien distantzia desagertzear dago.

Haurrak Nafarroako eskola batean ikasten du. Badirudi datorren ikasturtean bere gela unitarioa, bi ikasmailakoa, kopurutsua izango dela. Hau da, Gimeno Kontseilariak iragarritako gelen itxiera bai, gertatuko da.

Nafarrok ezagutu dugun kontseilaririk gatazkatsuenak esan berri du ez direla hezkuntza publikoko gelak itxiko, baina bai, itxiko dira, eta hau da bat. Eta ez dira soilik gelak galduko, langileak ere galduko dira: zuzeneko jardunean aritzen diren irakasleez gain, idazkaritzak ere galduko dira. Egoera oso kaskarra da, kontuan hartuta eskola hauetan ez dela administraririk izaten, eta, beraz, ardura guztia pertsona bakarreko zuzendaritzetan pilatzen da.

Badirudi murrizketa hauek luze joko dutela. Datorren ikasturtean itxiko diren gelak nekez berreskuratuko ditugu hurrengoetan, ekonomiaren rezesio aurreikuspena gauzatzen bada.

Gimeno jaunak berriki esan duenaren kontra, itxiera neurri hauek ez dute inondik inora hezkuntza publikoa indartzen. Hezkuntza publikoa erasotu, minberatu eta Iruñeako periferian bizitzearen desabantaila betikotzen du. Ikastetxe txikiak ainguratzen ditu ikasle askok ez dutelako ikas-hizkuntza ezagutzen, eta aldiz, ez dutelako aparteko baliabiderik jasotzen egoera honi konponbidea emateko. Itxiera gehiago egongo dira eta soilik zabalduko dituzte matrikula berri asko jasotzen dituzten ikastetxeetan. Igarri daiteke zein hizkuntza ereduan? Bitartean landa eremuko eskola sarea erabat ahulduko dute. Denok dakigu zein eredu izango den kaltetuena.

Murrizketak, antza, denontzako ez dagoelako sustatzen dira, nahiz eta Nafarroa Garaiko Ogasunak inoiz jaso duen diru kopururik handiena bildu duen: 5.65,7 miloi euro. Alegia, dirua egon, badago. Ez dagoena da Hezkuntza Publikoan behar den adina inbertitzeko borondate politikorik.

Gerra testuinguru batean, mundu mailan petroleo eskasia iragarri den honetan eta indarrean ez dagoen despopulazioaren aurkako legerik gabe, Nafarroa Garaiko eskoletako gelen itxiera herrientzako heriotza zigorra izango da. Eskolarik gabe ez dago etorkizunik. Honen jabedun dira Parlamentauko alderdi guztiak. Falta zaiena maila politikoa adieraztea da.

Gehiago