Nafarroako gobernuak ez ditu kartelak elebitan jarriko

AET Administrazioan Euskaraz Taldea

2016-ko urriak 11

“Eremu ez euskaldunean”, Nafarroako Gobernuak ez ditu Nafarroarako sarreretako kartelak ele bitan jarriko (“Navarra Comunidad Foral” dioten horiek). Hala

erantzun dio Manu Aierdi kontseilariaren Garapen Ekonomikorako Departamentuak

Administrazioan Euskaraz Taldeak egindako eskaerari. Gure ustez, pixkanaka jar

daitezke euskaraz, trafiko handieneko errepideetatik hasiz. Baina ez: Esan bezala,

erantzunak dio Nafarroako Gobernuak 2006ko irailaren 25ean onetsi zuela “Nafarroako

Errepide Sareetako seinaleak gaztelaniaz eta euskaraz errotulatzeko jarraibidea”, eta

hartan esaten dela Legeak “ez euskaldun” deitutako eremuan errotuluak gaztelania

hutsean izanen direla, baita lekuen izen ofiziala ele bitan denean ere. Ez dituzte

kartelak aldatuko, eta berritzen direnean ere gaztelania hutsean berrituko direla

ematen da aditzera. Beraz, non dago Aldaketa?

Gehiago