Komunikabideei erantzunez Altsasun izandako bortxaketa batengatik
Hilabete bat inguru, nafarroako egunkariak “Altsasuko bortxaketa”-rekin bete zituzten orrialdeak. Artikulo hauek eleberri baten antza zuten, garrantzirik gabeko eta soberan zeuden xehetasunak emanez. Argitaratutako eleberriak, sentsazionalismo ezaugarriak bildu, morboa bilatu eta kasu batzuetan misoginia osagaiak zituena, sen ona lotsarazi du.
Altsasuko Mugimendu Feminista
2017-ko urriak 13
Irakurleen iritziak baldintzatzen dituzten titularrak, salaketa faltsuen berriekin orrialde berean, hutsalak diren xehetasunekin osatutako artikuluak eta azken finean hamaika azpijoko arreta desbideratzeko, eraso batetaz hitz egiten ari garela ahaztuz eta ez zer gertatu zen lehenago edo ondoren.
Eztabaidan ipintzen da pertsona erasotu baten testigantza eta bere jarrera epaitzen da
gau horretan bertan emandako gertakariekin, hori ez delako sozialki espero dena
bortxaketa bat jasan duen emakume biktima batengandik. Argi izan behar dugu, eraso
baten aurretik edo ostean gertatzen dena ez legoke egon beharko iritzi publikoaren
esku. Tankera hauetako artikulu hauek matxismoaren arma bat dira, ganora gabeko
zurrumurruak sortuz, epai sexistak zabalduz eta iritzi leporagarriak sustatuz, non beste
behin ere emakumea galtzaile den.
Prentsak epaiketaren xehetasun guztiak argitaratzeak ez du zentzu eraikigarririk, bai
sentsazionalismoa bilatzea eta epaitzailea izatea. Altsasuko herrian komunikabideek
gertakariak eta pertsonen iritziak manipulatzeko duten gaitasunaren lekuko izan gara,
izan gaitezen kasu guztietan kontziente.