Iruñeko Udalak bere bi igogailuren ahots sistema ele bitan jarri beharko luke, Nafarroako Arartekoaren gomendioaren arabera

Nafarroako Arartekoak 2020ko otsailaren 20an gomendio hau eman zion Iruñeko Udalari: Euskararen erabilera eta sustapena arautzen duen udal-ordenantzak xedatutakoaren arabera, Zabalguneko Civivoxen eta Erriberri kaleko lur azpiko aparkalekuan instalatutako igogailuen ahots-sistema ele bitan erabiltzea (gaztelaniaz eta euskaraz).

AET – Administrazioan Euskaraz Taldea

2020-ko apirilak 16

Iruñeko Udalak defendatu zuen 103/2017 Euskararen Foru Dekretuaren
arabera elebitasuna hautazkoa dela eta, beraz, gaztelaniaz soilik egindako grabazioa
legearen araberakoa dela. Elebitasuna hautazkoa da, noski, baina elebitasunaren
aldeko hautua egin zuen Udalak Euskararen Ordenantzaren bidez. Horrexegatik, jaso
du aipatutako gomendioa. 

Bi hilabeteko epea dauka Iruñeko Udalak gomendioa onartzen duen ala ez
jakinarazteko. 

Afera ez da bukatua, beraz, eta ez da berria. 

2019ko otsailaren 7an hasi zen,
laukoaren garaian, hori egiteko eskaera batekin. 2019ko maiatzaren 30ean eskaera
kexa bihurtu zen Nafarroako Arartekoaren Bulegoan. 

2019ko uztailaren 2an Iruñeko Udalak jakinarazi zion Arartekoari afera
konpontzeko bidean zegoela, ahots sistema ele bitan jartzeko aginduak emanak
zeudelako. 

2019ko urriaren 14an beste idazki baten bidez gaia berriz Arartekoaren
Bulegora iritsi zen, eman omen ziren agindu horiek gauzatu gabe zeudelako. 

Azkenean, Nafarroako Arartekoak bere iritzia eman du. Laukoaren garaian
ezarri ez zen elebitasuna Navarra Sumaren garaian ezarrita gera daiteke. Ala ez,
Arartekoaren gomendioak ez baitira lotesleak.

Gehiago