Iruñeko hiri sarreretako kartelak dagoeneko elebidun

Iruñeko Euskalgintzak iragarri nahi du Iruñeko hiri sarreretako karteletan hiriaren euskal izena ere dagoeneko jarrita dagoela.

Iruñeko Euskalgintza

2016-ko ekainak 26

2014an kanpaina egin genuen hori lortzeko, izena gaztelania hutsean egonik,

hiriaren izaera euskalduna ezkutatzen zela iritzita, Euskararen Legeak ezarritakoa

urratzeaz gain.

Nafarroako Gobernuaren Erregistroan eskaera egin genuen (orduan Gobernua

UPNko Yolanda Barcinaren esku zegoen). Isiltasunaren aurrean, Nafarroako

Arartekoaren bulegoan kexa aurkeztu genuen.

Nafarroako Arartekoak arrazoia eman zigun: Bi izen ofizialak jarri behar zituen

Gobernuak.

Kanpainatxoa burutu genuen herritarren sinadurak lortzeko eta baita ere

“Iruñea” zioen kartel baten ondoan argazkiak egiteko.

Bildutako sinadurak Nafarroako Gobernuaren Erregistroan aurkeztu genituen.

Mozioa ere aurkeztu genuen Nafarroako Parlamentuan. 2014ko abenduaren

22an Parlamentuak Gobernua premiatu zuen kartelak alda zitzan.

2015eko urtarrilaren 12an Nafarroako Gobernuak amore eman eta kartelak

aldatzea onartu zuen, hiru epetako plangintzaren bidez: 2015eko martxoaren eta urrian

eta 2016ko apirilean jarri zituen datak kartel guztiak aldatzeko.

2015eko martxoan aldatu zituen aurreikusitako 6 kartel. Ondoren, Gobernu

aldaketa etorri zen. Gobernu berriari plangintza hori bukatzea egokitu zaio. Halaxe egin

du: 2015eko urrian 4 kartel aldatu zituen eta 2016ko apirilean 3 kartel.

Beraz, kanpaina arrakastatsua izan da, helburua lortu delako.

UPNren Gobernuak euskararen aldeko neurri hori hartu bazuen (nahiko

presionatuta, egia erranda), espero dezagun aldaketaren Gobernua ere legegintzaldia

amaitu baino lehen euskararen aldeko neurriak hartzeko gai izatea!

Gehiago