Iruñean euskara hizkuntza ofizial izateko eskaera
Euskalgintzaren betiko aldarrikapena izan da euskara hizkuntza ofiziala izatea. Gaur egun, euskara ez da ofiziala Nafarroa osoan. Hiriburuan, Iruñean, ere ez.
AET Administrazioan Euskaraz Taldea
2016-ko martxoak 16
Nafarroako Parlamentuko gehiengoa ez dago prest Euskararen Legea aldatzeko, Ahal Dugu eta Ezkerra horren alde egin behar luketen arren.
Hala ere, Nafarroako Parlamentuak zaila izanen luke Euskararen Legeari eustea, behar den lekutik aldaketa proposamena etorriz gero.
Horrexegatik, Administrazioan Euskaraz Taldeak Iruñeko Udalari eskatu dio hurrengo eskaera Nafarroako Parlamentuari luzatzeko: Iruñean euskara ofizial izenda dezala.
Ea gaia mugitzen den! Zalantzarik gabe, Iruñean euskara ofizial izatea oso onuragarria izanen litzateke euskararentzat eta euskaldunontzat. Euskara ez da guregandik at bizi; beraz, gure-gurea dugu aldarrikapen hau.
Iruñean, 2016ko martxoaren 15ean.
Gehiago
Nafarroa Oinez, euskararen aldeko auzolan erraldoia urriaren 18an Zizur Nagusian
Zizur Nagusia eta Ardoi eta Galar artean izango den jaiaren egitaraua eta ibilbidea aurkeztu dute Erentzun eta San Fermin ikastolek
1
