“Iruñea” euskarazko izen ofizial izateko eskaera

Euskaltzaindiaren webgunean argi asko adierazten da zein den “Pamplona” hiriaren euskarazko izena: Iruñea. Euskaltzaindiaren araua da.

AET Administrazioan Euskaraz Taldea

2016-ko martxoak 2

Hala ere, Nafarroako Gobernuak euskarazko izen ofizial moduan hauxe jarri zuen: “Iruña”.

Horrexegatik, otsailaren hasieran Administrazioan Euskaraz taldeak Iruñeko Udalari eskatu dio hurrengo eskaera luzatzea Nafarroako Gobernuari: Hiriaren euskarazko izen ofiziala Euskaltzaindiaren arauen arabera jar dezala (hau da, Iruñea).

Horrela, mundu euskaltzalearen eta instituzionalaren artean ditugun ika-mika eta eztabaida hori amaitzeko moduan izanen ginateke. Hala bedi!

Iruñean, 2016ko otsailaren 29an.

Gehiago