Haur-eskolak eta % 24ko gezurra

Urriaren 19ko 438/2020 ebazpenean ezartzen da haur-eskolen titularrak diren toki- erakundeei dagokiela finantzaketa-moduluaren % 24 beren gain hartzea. Hezkuntza kontseilariak, Carlos Gimeno jaunak egin zuen ebazpen horren iragarpena. Egia esan, hitz egiten entzunda, bazirudien udalei 0-3a doan ateratzen zitzaiela. % 25 beren gain hartzetik % 24 hartzera pasatzen ziren... guau!!

Eider Garde Mazkiaran. Nafarroako 0-3 plataformako kidea.

2022-ko otsailak 23

Gimenok ez zuen esan finantzaketa-moduluen gainetik dauden gastu guztiak, egon badaudela eta, bestela, edozein udal-ordezkariri galdetu, tokiko erakundeek % 100ean patatekin jaten dituztela. Hau da, Hezkuntza Departamentuak, errealitatearekin bat ez datozen ebazpen xelebreak sortzeko bere modu bereziarekin, ez ditu aintzat hartzen Nafarroako 0-3ak ezta udalak. 

Finantzaketa-moduluetan langileen gastuak eta funtzionamendu-gastuak jasotzen dira. Langileen gastuen barruan, banatu egiten dira soldatak, gizarte-segurantza eta ordezkapenak. Hau da, departamentuak langileen soldatak ezartzen ditu. Nahiz eta egi honi uko egitea saiatu, gutxi gorabeherako zenbatekoak direla esanez, udal bakoitza libre dela kopuru horiek handitzeko, haiek ez dutela esaten zer kobratu behar dugun, udalerri gehienek ezin dutela zentimo bakar bat ere gainetik jasan da dugun errealitatea. Gainera, moduluan ordezkapenetarako partida bat dago. Partida hori gastatzen ez bada, jakina ez dela kobratzen, baina moduluak ezartzen duena gainditzen badu, aldea Udalak jaten du. Eta sinestezina dena da udal batzuek, partida hori agortutakoan ez dituztela bajan dauden langileak ordezkatzen. 

Bide batez, 0-3ko moduluak kalkulatzen dituztenek, badakizue antzinatasuna kobratzea eskubidea dela? 0-3ko langile gehienek ez dutelako kobratzen, Udalek bere gain hartzen ez badute, ahal badute behintzat. 

Gainera, azken adierazpenetan esan du “toki-administrazioek ez dutela finantzazio gehigarririk beren gain hartu beharko”. Hori horrela bada, zure gain hartuko al duzu antzinatasun-gastua edo aurrekontuan jasotakoa gainditzen duten bajen gastua? 

Gimenok iruzur egin digu esanez “diru kopuru handiak” erabili dituztela errefortzu langileentzako. Carlos! Zuk eta biok badakigu kopuru horiekin ez dela ezer gutxirako ere iristen! Eta zer esanik ez… 0-3ko langileok ez garela Covid-ez kutsatzen, ez gaituztela konfinatzen eta horrek ez duela nabarmen handitzen zuek onartzen ez duzuen ordezkapenen gastua. 

Egoera hori nahikoa ez balitz, “hezkuntza-etapa honetan diharduten pertsonen lan- baldintzak bermatzeko legedia egokitu dutela” esateko lotsagabekeria duzu. Hezitzaileen soldata-modulua hamarkada batean baino gehiagoan % 1,8 (20 €) igotzea oso urrun dago gure lan-baldintzak bermatzetik, eta, gainera, ez ditu ukitzen, ezta sinbolikoki ere, egunero jasaten ditugun (hezitzaile, haur eta familiak) gehiegizkoak, ankerrak, jasanezinak eta arriskutsuak diren ratioak. 

Mesedez, egidazu fabore bat eta hausnartu itzazu zure 0-3arekiko kalitate estandarrak. 

Garbitzaileen soldatak igo egin zirela ere entzun nion Gimenori. Bai, egia da, baina modulua Espainiako hitzarmenaren azpitik zegoela esatea ahaztu zitzaion, eta hori izan zen
soldata-modulua handitzeko arrazoi bakarra. Bide batez, gogorarazi nahi dizuet berriro aldatu behar duzuela, abenduan berriro handitu baitzen hitzarmena, eta zuek oraindik ez duzue kopururik eguneratu. Bitartean, udalak estatuko hitzarmenak ezartzen duena baino diru gutxiago jasotzen ari dira horretarako. Orduan, hainbat aukera daude; langileei legeak ezartzen duena ordaintzea eta Udalak aldea bere gain hartzea edo langileek hitzarmenak ezartzen duena baino gutxiago kobratzea. Edo, hirugarren aukera bat: toki entitateek, NUKF buru dutela, Hezkuntza Departamentuari moduluak handitzeko eskatzea edo, gutxienez, ikasturtea amaitzean gastua erregularizatzea. Bidezkoa da Departamentuak bere gain hartzea lan- bajetatik, antzinatasunetik eta funtzionamendu-gastuetatik dagokion zatia bere gain hartzea, eta toki-erakundeek gastu horren % 24 ordaintzea. Ezinezkoa al da hau eskatzea? 

Hau guztia “hori onartzea besterik ez duzue”, “eskaintza hau onartu, edo bestela ezer ez” edo “gustukoa izan ala ez, ez duzue beste aukerarik” batean bihurtu da. Hau da, haur- eskolak udal-titulartasunekoak dira, baina Hezkuntza Departamentuak ezartzen du aplikatu beharreko araudi guztia (sarbide-baremoak, familiek ordaintzen dituzten tarifak, matrikula- epeak, langileen soldatak…). Egoera honek linbora garamatza. Langileok udaletara jotzen dugu, eta hauek Hezkuntzaren kontua dela esaten digute, Hezkuntzak udalen kontua dela, eta horrela, behin eta berriro. 

Kaos honen erdian, 0-3a okerrena dagoena da. Hainbat urte daramatzate 0-3a “ordenatzen” Hezkuntza Departamentuan Haur Eskolen Zerbitzua sortzen, baina ez dugu ordena hori inon ikusten. Gimeno jauna, egutegi bat sortzea iradokitzen dizut, data zehatzekin, lehen zikloaren unibertsalizaziorantz eta doakotasunerantz urratsak emateko, nahiz eta dagoeneko egin ez baduzu, interesatzen ez zaizulako da. Hurrengo hauteskunde-kanpainara arte itxarongo dugu berriro gezurra esan diezaguzuen eta berriro sinetsiko dizueten pertsonak egongo dira. Ez da nire kasua izango. 

Gogoratzen dizut duela bi urte beste artikulu bat idatzi nuela nire gelan ordubete pasatzeko gonbitearekin, eta oraindik erantzunaren zain nago. Gonbidapenak zutik dirau. 

Gehiago