HASTA QUE LA DIGNIDAD SE HAGA COSTUMBRE, U30 IRUÑERRIA KALERA:

Idazki honen bitartez, IRULTZEN urtarrilaren 30eko greba orokorrera batzen garelaadierazi nahi dugu. Honekin batera, grebaren inguruko hainbat hausnarketa:

IRULTZEn

2020-ko urtarrilak 26

Gaurko grebak biharko iraultzarako eskolak izan behar direlakoan gaude;langile klasearen autoantolatze, mobilizazio eta heziketa espazioak,alegia. Era berean, normaltasunaren desirudikazioa eta antolatzearenpotentzialitatea ikustarazteko momentuak izan behar dira. Hau horrelaizan dadin, ordea, mugimendu iraultzaileak gaurdanik baldintzasubjetiboak erein beharko ditugu.

Gaurko testuinguruan, zentzurik al du greba honek? Zalantzak ditugu ez oteduen Iruñerriko langile mugimendua aktibatuko edo, kontran, honenatsekabea elikatuko. Zalantzak ditugu, gainera, grebara deitzendutenen borondatea honen helburuak lortzeko borrokak abiarazteadenik.

Honetaz gain, greba orokorrei beste zentzu bat eman behar diegula uste dugu.Hain zuzen, Euskal Herri sozialista lortzeko bidean aurrerapausuakemateko zein langile klasearen proiektu politikoaren aurka burgesiakegindako eraso ezberdinei aurre egiteko tresna gisa. Beharrezkoaikusten dugu, beraz, langile klasearen interesei erantzungo dien etahonen eskuetatik abiatuko den estrategia iraultzailea garatzea; hauda, gure herria dominazio kapitalistatik askatuko duen planteamenduintegrala. Sozialismoa garatu komunismoaren bidean.

Aipaturikoa aparte, urtarrilaren 30eko greba orokorra motorrak pizteko egun
aproposa dela ikusten dugu; argi izanda proiektu integral baten
baitako langileon autoantolakuntza ezinbestekoa dela.

Langileok borrokan murgiltzeko, antolakuntza ehuntzeko eta indar errepresiboenganako beldurra galtzen hasteko…GREBARA!

COMPAÑERXS A LA HUELGA!

Gehiago