LAB sindikatuak greba orokor berri baten alde eginen du lan, “Euskal Herritik eta Euskal Herrirako”

LAB sindikatuak kurtso hasieran markatzen ari diren aktualitateko gai nabarmenak hizpide izan ditu, tartean, Europako Funtsak eta Madrilgo Elkarrizketa Sozialaren egitura kritikatu du Garbiñe Aranburu LABeko Idazkari Nagusiak. Horrez gain, "Euskal Herritik eta Euskal Herrirako" greba orokorra aldarrikatu du, eta bidez batez, jakinarazi du gehiengo sindikalak bat egiten duela ideia horrekin.