Euskariak Aberri Egunaren atarian

Euskariak Aberri Egunaren atarian euskalherritar guztiei oro har eta herri mugimendu soberanista eta independentistei bereziki, honako adierazpena zuzendu nahi die.

Euskaria Fundazioa

2017-ko martxoak 25

Garai historiko berrian murgildurik gaude, aukeraz beteriko abagunea. Catalunyako prozesuak Estatu espainiarraren deuseztapena bizkortu du, herrien eta herritarren espetxe izaera ageriago utziz.

Indar soberanista eta independentisten arteko batasun estrategikorako aukerak ditugu. Alderdiek, sindikatuek, herri mugimenduek eta euskal diasporaren eragileek osatzen dute mugimendu zabal hori.

Herri mugimenduen eta milaka boluntarioen lana beharrezkoa dugu. Lan gaitasun hori aktibatu behar da euren/gure partehartzeak bermatzen baitu prozesu askatzailea demokratikoa eta partehartzailea izatea.

Aurreko fase historikoan jaiotako elkarteek garaiak berriak sorturiko erakunde berrien lana babestu behar dugu
Ildo horretatik, espresuki Gure Esku Dago eta Independentistak taldeen ahalegina babesten dugu. 

Aberri Egunerako egin diren deialdietatik, Gernika Batzordeak eta Independentistak-ek Gernikan ospatuko dutena eta abertzale talde batek Uztaritzen antolatu dutena bereziki aipatu nahi ditgu. Deialdi honekin bat egiten dugularik, aste hauetan Gure Esku Dagok ahalbideratu dituen herri-galdeketen aldeko aldarria ere egiten dugu.

Gure burua eskaintzen dugu aipatutako hiru elkarteekin elkarlanean aritzeko, abian diren egitasmoetan laguntzeko eta bide berriak elkarrekin jorratzeko. Hau dela eta, ahal bezain laster talde horiekin elkartuko gara. 

Independentiston eta soberaniston indar metaketak baino ez du lortuko Euskal Herri askea, burujabea eta errepublika gisa antolatua.


Euskal Herria 2017/03/25

Gehiago