EH Bilduk Iruñeko Aberri Egunean parte hartzeko deia egin du “etorkizuna erabaki nahi duen 7 herrialde dituen nazio bat” badela erakusteko

Pernando Barrena eta Oihana Etxebarrieta EH Bilduko eledunek deia egin dute datorren martxoaren 31n Nafarroako hiriburuan ospatuko den Aberri Egunean parte hartzera. Barrenak nabarmendu duenez, «ezkerreko independentistok argi daukagu gurea herria dela, nazio bat garela eta gure etorkizuna erabaki nahi dugula. Anbizioa eta determinazio kolektiboa ditugu hori horrela dela frogatzeko, eta ziur gaude lehenago edo geroago Estatu izango garela». Manifestazioa 12:00etan abiatuko da Golemetatik.