Eskola jardunaldia eta Hezkuntza Proiektua

Pasa den astean, urtarrilaren 11 eta 12an, Nafarroako Eskola Kontseiluak, Nafarroako Hezkuntza Departamenduaren eskariekin bat eginez, antolatutako eskolen jardunaldiari buruz prentsa mailan jasotako hausnarketen harira, lerroburu kezkagarri batzuk ikusi ditugula azpimarratu nahi dugu.

Nafarroako hainbat ikastetxetako 2000 gurasoren izenean

2023-ko urtarrilak 24

Hasteko eta behin, hausnarketarako topagune izan behar zuen jardunaldia, erabat objetiboa ez dela izan adierazi nahi dugu jardunaldi jarraiaren alde lanean dihardugun eskola desberdinetako guraso taldetik.

Izan ere, hiru hizlarietatik bi aditu, jardunaldi etenaren alde mintzatu baitziren eta hirugarrenak ( guztiak hala izatea espero/nahi bagenuen ere) ez zuen egin ez bataren ez bestearen alde.

Hain justu, hirugarren honek, José Luis Bernal Agudok, kontutan hartu beharreko baieztapen bat aipatu zuen: ordutegi baten edo bestearen arteko alde bakarra, eskaintzen den Hezkuntza Proiektuan datzala.

Baina ez ditzagun gauzak nahita nahastu: egun familiek ez baitugu Hezkuntza Proiektua osatzeko eskumen zuzenik. Hori zuzenean ikastetxeei dagokie eta ez familiei.

Familien eskuetan egun dagoen bide bakarra, ordutegia bozkatze aukera ematen zaigun ikastetxeetan bata edo bestea aukeratzean datza. Are zehatzago, Hezkuntza Departamenduak ezarritako galdera hau erantzuteko aukera hau emango zaigu: “Ados al zaude eskolaldia aldatzeko proiektuaren, eskolaldi etengabea/malgua izan dadin?”

Alemaniari, Madridi, Valentziari, Bartzelonari eta Aragoiri buruz aritu zaizkigu adituok baina ez dugu Nafarroan bizi dugun egungo egoerari buruz hitz erdi bat entzun. Eta hau ere, harritzekoa da. Izan ere, egun Nafarroako eskola publikoen %80a baina gehiago jardunaldi jarraian baitaude.

Gure harridurarako, aipaturiko jardunaldi hauetan ez dira solastu iazko urtarriletik hona, eskola jardunaldia arautuko duen Foru Agindu berria osatzeko, Hezkuntzako eragile ofizialek, egungo eskoletako zuzendariek, sindikatuek edo norbanakoek egindako ekarpenei buruz. Hala nola, ez dute argitu ( hauteskundeak tarteko) noiz idatzi eta ebatziko den Foru Agindu hori.

Hala nola, ez zuten aipamenik egin, prozesua ebazteko garaian Nafarroako Arartekoak Hezkuntza komunitateari eskatu beharreko ehunekoen aldaketari buruzko gomendioei buruz. Jakina baita egun eskatzen diren gehiengo kualifikatu edo berezi horiek gehiegizkoak direla( Lomloek gehiengo berezia izatea eskatzen badu ere).

Amaitzeko, gure taldetik, prozesu hau burutuko den ikastetxeetan ikuspegi kritikoak edo kontrajarriak egingo badira ere, errespetuz eta seriotasunez parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

Izan ere, prozesu hau arautzen duen egungo ebazpenak, famili bakoitzari ikasleko egokitzen zaion bozka kopurua (ez parte hartzekotan) , jardunaldi etenaren alde zenbatzen den bozka bat dela oroitarazi nahi dugu; baita bozka zuriak edo baliogabeko bozkak ere. Hauxe al da justizia? Hau ikaslegoa erdigunean jartzea? Noizko haiei ere hitza ematea?

Gehiago