Hezkuntza sistemaz nazkatuta daudela eta eredu “askatzailea, publiko, nazional eta burujabea” eskatzeko mobilizazio eguna antolatu du Ikamak

Ikama ikasle mugimenduak apirilaren 18an manifestazioa antolatu du Iruñean, eguerdiko 12.00etatik abiatuko dena Nabarreria plazatik. "Asko dugu jokoan" dinamikan kokaturiko mobilizazio honetan ikasteko baldintza duinak aldarrikatuko dituzte.

2024-ko martxoak 27

“Ikasleok hezkuntza sistema honetaz nazkatuta gaude”, nabarmendu du Ikamak. Horregatik, deitzen du ikasleria kaleak hartzeko datorren apirilaren 18an.

Ikasleria egunero kontrol soziala eta irakasle edota zuzendaritzaren “jarrera autoritarioa” pairatzen dutela salatu dute ikasleek. Ikasleen baldintzak kexu agertu dira: herrietako ikasleak etxera bueltatzeko bidai luzeak, eskasak eta ez-doakoak, sistema hetopatriarkal kapitalista eta genero-rolak betikotzeko hezkuntza sistema, ikasketa prozesuaren garestitzea, euskararen egoera, digitalizazioaren prozesua enpresa pribatuen esku hartzea…

“Ikasleok hezkuntza prozesu duina merezi dugu, gaur egungo sistema birproduzitu beharrean eraldaketarako herramienta izango dena alegia. Ikasleok zentroan izango gaituena eta gure ahalduntzerako balioko duena. Hezkuntza sistema askatzailea, publiko, nazional eta burujabea”, aldarrikatu dute.

Apirilaren 18an antolatu duten manifestazioa eguerdiko 12.00etan abiatuko da Nabarreria plazatik.

Gehiago