Ikamak manifestazioa egin du Iruñean ikasleen baldintzak hobetzeko

Gaur egun ere Euskal Herrian euskaraz ikasteko zailtasunak, sistema zis-heteropatriarkalaren ondorioak, baita garraioaren eta material didaktikoen garestitzea... Ikasleen baldintzak hobetzea eta arreta psikologiko handiagoa ematea eskatzen dute, eta zenbait institututan grebak eskatzerakoan izaten diren kontrol soziala eta zailtasunak kentzea exijitu dute Iruñean egindako mobilizazioan.