Elkartasuna LAB sindikatuarekin

ESK sindikatuak beste behin ere bere babesa eta elkartasun guz a helarazi nahi dio LAB sindikatuari azkeneko egunetan sindikatu honen sindikalisten kontrako eraso judizialak direla eta.

ESK

2019-ko ekainak 18

Onartezina da langileok pairatzen dugun jazarpen polizial eta judiziala eta honen ondorioz hainbat langile haien eskubideak defendatzeaga k isun eta kartzela zigorrei aurre egin behar izatea.
La Sangiovesa zein Huerta de Peraltako langileak modu baketsuan haien lan eskubideak defendatzea baino ez dute egin. Lan talde hauen hauskortasun eta babesgabetasun egoera zela eta ESK sindikatuarena, bereziki,baina langile klasearen babesa orokorrean jaso egin zuten.
Bereziki jasanezina suertaten zaigu skaltzaren eskaera zeinek Huerta de Peraltako langile migrante baten kanporaketa eskatzen duen. Gertaera hau oso larritzat jotzen dut ESK-k gure ustetan honen bidez oso mezu argia helarazten zaiolako jendarteari: langile migranteek edonolako lan baldintzak onartu behar dituzte kanporaketaren mehatxupean bait daude.
Hau guz a onartezina da eta askatasun sindikala zein langileen eskubideak erasotzen dituzte era bat.

Gehiago