Lizarraldea Bizirik ekimena aurkeztu dute, zonaldean ezarri nahi dituzten makroproiektuei aurre egiteko

Azpiegitura elektrikoak, makroparke eoliko eta fotovoltaikoak, biometano plantak, meategiak, hidrogenoa eta helioa esploratzeko baimenak, datu-zentroak... zenbait dira Lizarraldean ezarri nahi dituzten makroproiektuak, bertako bizimodua arriskuan jartzen dituztenak. Azaroaren 7rako manifestazio bat antolatu du Lizarraldea Bizirik, proiektu hauen aurkako plataformak biltzen dituen ekimenak. Manifestazioa eguerdiko 13.00etan abiatuko da San Juan plazatik.