Arartekoaren gomendioa: Eremu mistoan ere, euskara gutxienez atzerriko hizkuntzen pare

Nafarroako Arartekoak hainbatetan gomendatu dio Nafarroako Gobernuari euskara baloratzeko gutxienez ere atzerriko hizkuntzen pare, legeak "eremu ez- euskaldun" deitutakoan.

AET – Administrazioan Euskaraz Taldea

2020-ko urriak 1

Oraingoan, ordea, gomendio bera egin dio baita mistorako
ere; izan ere, PSNren, Geroa Bairen eta Ahal Duguren gobernu hau hasi da euskara
ez baloratzen eremu mistoan ere, alemana, ingelesa eta frantsesa baloratzen dituen
bitartean. 

Zehazki, hau dio Arartekoak abuztuaren 24ko Q20/458 espedientean: 

Arau baten bidez berma dezala “euskara, Nafarroako berezko hizkuntza izanik,
ez dela baloratuko atzerriko hizkuntzak baino gutxiago, horiek merezimendu orokor
gisa baloratzen direnean”. 

Eta bai, Nafarroako Gobernua ari da arau hori prestatzen, baina urtebete baino
gehiago igaro da eta bitartean alemana baloratzen eta euskara EZ baloratzen aritu da
eremu mistoan eta “ez-euskaldunean”. Zenbat denbora beharko dute PSNk, Geroa
Baik eta Ahal Duguk euskara atzerriko hizkuntzak ADINA gutxienez baloratzen
hasteko? Zergatik ez dago arazorik alemana, ingelesa eta frantsesa baloratzeko lan
deialdietan eta zergatik dago hainbeste arazo geure hizkuntza baloratzeko? Zenbat
denbora gehiago beharko da geure hizkuntza gutxienez atzerriko hizkuntzak adina
baloratzeko Nafarroa guztian?

Gehiago