Apartheida mantendu dute UPN, PP, PSN, I-E eta Ahal duguk

Nafarroan, pertsona batek Administrazioan lanpostu bat lortzen badu eta postu horretarako euskara jakitea beharrezkoa bada, gero betiko debekaturik du euskara nahitaezkoa ez duen beste postu batera aldatzea. Hau ez da beti horrela izan.

AET Administrazioan Euskaraz Taldea

2018-ko abuztuak 10

UPNk
2009an hartutako neurria da, hots, euskararen kontrako gurutzada bete-betean
hartutakoa. Bi hizkuntzak jakitea zigortu nahi zen, batez ere kontuan izanik oso-oso
postu gutxik dutela euskarazko eskakizuna Nafarroako Administrazioan, hezkuntza
kenduta: Zehazki, 160 lanpostuk. 

Nafarroara aldaketa iritsi, eta uste genuen berehalakoan bukatuko zela
apartheid hori. Baina ez: Hiru urte iragan dira, eta apartheidak bere horretan dirau. EH
Bilduk Parlamentura eraman du gaia ekainaren 21ean, baina EH Bildu eta Geroa Bai
bakarrik agertu dira apartheidari bukaera ematearen alde. UPNk, PPk, PSNk eta I-Ek
kontra bozkatu dute, eta Ahal Dugu abstenitu egin da. 

Injustizia honi bukaera emateko, Nafarroako Administrazio Publikoetako
Langileen Estatutua aldatu behar da. Noiz arte itxoin beharko dugu, I-E eta Ahal Dugu?

Gehiago