0-3 Zikloko Estatuko Greba Egunaren balorazioa Nafarroan
Nafarroako 0-3ko Plataforma
2026-ko maiatzak 12
Nafarroak memoria du. Ezin da ulertu maiatzaren 7ko irmotasuna, 2022ko maiatzaren 2an hasi eta ekainaren 30era arte iraun zuen greba mugagabea gogoratu gabe. 0-3 zikloa eztabaida politiko foralaren erdigunean jarri zuten erresistentzia nekaezineko 60 egun haiek.
Duela lau urte pultsu historiko bati eusteko gai ginela frogatu bagenuen, egun berri honek borroka haren garra ez dela itzali baieztatzen du. Aitzitik, 2022an erakutsitako erresilientziak, gaur egun mobilizazioa helduagoa izateko balio izan du, kohesionatuagoa egoteko eta indar berriarekin lerrokatzeko gai izateko. Nafarroak badaki etengabeko mobilizazioak bakarrik mugitzen dituela Administrazioaren egiturak.
Emakume langileen eta hezkuntza-komunitatearen erantzuna eredugarria izateaz gain, aurreikuspen guztiak gainditu ditu, sehaskatik hezkuntza duinaren aldeko borroka gizartearen lehentasun ukaezina dela eta kaleen babesa duela erakutsiz.
Funtsezkoa da onartzea jardunaldi honen arrakasta CGTren deialdian duela jatorria, izan ere, CGTk oinarrizko plataformen eskaerak eta irizpeak jasotzen eta horiei ahotsa ematen jakin zuen, Estatuko marko legala erraztuz, greba posible eginez. Ekimen horrekin bat egin zuten hainbat sindikatuk, eta haien parte-hartzea eta baliabide logistikoen ekarpena erabakigarriak izan dira mobilizazioak tamaina hori lortzeko. Indarrak batu izanak eta ekintza sindikal eta sozialaren batasunak ahalbidetu dute 0-3 zikloko langileek beharrezko babesa izatea beren aldarrikapenak kaleetako aldarri bateratu eta kohesionatu bihurtzeko.
Jarraipen masibo horrek gainditu egiten ditu zifra ofizialak:
Sektore horrek askotan pairatzen duen ikusezintasunaren aurrean, gure erkidegoko parte hartzeari buruzko datuek beren kabuz hitz egiten dute. Nafarroako 0-3 Plataformaren erregistroen arabera, baimendutako 107 eskoletatik 87 inguruk egin zuten bat lanuztearekin. Jarraipen horrek ikastetxeen % 80a baino gehiago ordezkatzen ditu, eta Nafarroa Estatuaren mobilizazioaren abangoardian kokatzen du.
Arrakasta hori lortu da gutxieneko zerbitzu batzuk ezarri diren arren, eta, kasu askotan, grebarako eskubidearen inpaktua mugatzen saiatu dira ( % 25etik % 50era bitarteko kuotekin) eta badira jasotako mezuen ondorioz, ezjakintasuna edo beldurragatik greba egitera ausartu ez direnak ere. Hala ere, plantillen konbikzioa hain
izan da handia, eskola askok erabateko itxiera lortu zutela, zikloaren etorkizunaren aldeko borroka lehenetsiz eguneroko jardueraren gainetik.
Nafarroako eta Estatuko komunikabideek kobertuta esanguratsua eman diote maiatzaren 7ko jardunaldiari, deialdiak Foru Komunitatean izan duen arrakasta berretsiz. Gure datuak prentsako argitalpenekin alderatzean (Diario de Noticias, Cadena SER eta Navarra.com, esaterako), funtsezko puntu hauek ikusten dira: bat datoz Nafarroan langileen % 80k egin zutela jarraipena, eta datu horrek gure erkidegoa Estatuko batez bestekoaren gainetik jartzen duela nabarmentzen du; izan ere, Estatuko batez bestekoaren jarraipena % 70 eta % 75 artekoa izan zela kalkulatu zen.
Bertaratzeari dagokionez: Hedabideek arratsaldeko manifestazioa oso jendetsua izan dela diote, eta goizeko kontzentrazioa Hezkuntzaren aurrean presio handiko ekintza dela. Argitaratutako asistentzia-zifrak 1.500-2.000 inguru dira. Ikasleen presentzia: Prentsaren arreta erakarri duen puntu bat izan da etorkizuneko profesionalak (graduko ikasleak) egungo plantillekin batzea, gatazka ez dela soilik lanekoa, baizik eta hezkuntza-eredukoa.
Prentsak behin eta berriz gogorarazi du mobilizazio hori ez dela ezerezetik sortzen, baizik eta 2022ko 60 eguneko greba mugagabearen indarrean duela jatorria. Hedabideek azpimarratzen dutenez, gatazka hura helburu guztiak lortu gabe amaitu bazen ere, sektoreak Nafarroan bere burua antolatzeko duen gaitasunak Estatu osoko indartsuena izaten jarraitzen du.
Nafarroako 0-3 plataformatik irakurritakoaren arabera, egunaren indarra agerian geratu zen deialdi bakoitzean, eta bertaratzeak gora egin zuen egunean zehar:
● Goizeko ekintzak: 350 bat langilek piketeekin, informazio-ekitaldiekin eta eserialdi batekin hasi zuten jardunaldia hezkuntza sailaren atarian.
● 12:00etako kontzentrazioa: Hezkuntza Sailaren aurrean 1.500 pertsona baino gehiago batu ziren oihartzun batean. Bereziki azpimarragarria da Haur Hezkuntzako graduko ikasleen parte- hartze aktiboa, uste baitute haien etorkizun profesionala ezin dela eraiki egungo prekarietatearen gainean.
●
Bazkaltzeko orduan ehunka langilek Gaztelu enparantzan horiz tintatu zuten berriz ere atseden eta harreman uneak sortuz eta kolektiboaren indarra handituz.
●
Omenaldia eta memoria: Merkatutik Gobernu Zibilerainoko martxak, 400 pertsona ingururekin, Nafarroako langile-klaseko emakumeen borrokaren
historiarekin lotu zuen gure egungo borroka, eta omenaldia egin zion 1951ko emakumeen grebari.
●
Zabalgunetik udaletxeraino berriz ere horiz josi zuen hiria langileen martxa espontaneoak, udaletxean, plenoa zegoen bitartean, une magiko bat sortuz, borobil bat osatuz eta “grebala langile hori” kantatuz, berriz ere kolektiboaren indarra erakutsiz.
●
Arratsaldeko manifestazioa: Amaiera 2.000 pertsona inguruk eman zioten, gure aldarrikapenei (ratioak eta lan-baldintza duinak jaistea) babes sozial masiboa ematen ziela berretsi zuen manifestazio batean.
Komunikabide batzuk inpaktua zifra globalen bidez lausotzen saiatu diren arren, Iruñeko kaleen errealitatea ukaezina izan da. Prentsak itotze ekonomiko batean eta ratio jasanezin batzuen oihartzuna jaso behar izan du.
Jardunaldi hau arrakasta biribiltzat jotzen dugu. Hezitzaileak elkartuta gaudela eta familien eta etorkizuneko irakasleen babesa dugula frogatu dugu. Nafarroak mezu argia bidali du: ez dugu atzerapausorik emango 0-3 zikloa funtsezko hezkuntza-etapa gisa onartu, finantzatu eta errespetatu arte.
