Unai Romano, XXI. mendeko torturaren aurpegia

Ia duela 20 urte, 2001ko irailaren 6an, Unai Romano gasteiztarra atxilotu zuen Guardia Zibilak. Inkomunikazioan jasandako torturen ondorioz lesio larriak izan zituen, eta kartzelan ateratako argazkiak agerian utzi zuen XXI. mendean Espainian torturatzen jarraitzen zela. "Non dago Mikel?" filmaren material extrarekin egindako "Galdutako Objektuak" websailaren 5. atala.