UPNk eta PPk pentsiodunen manifestazioa debekatu nahi izan dute Iruñean

UPNk eta PPk Hauteskunde Batzordera jo zuten azaroaren 22an pentsiodunen manifestazioa eragozteko. Hauteskunde Batzorde Zentralak bertan behera uzteko arrazoirik ez zegoela erabaki zuen eta martxa astelehen honetan egin da Iruñean. Azken irakurketan, Alderdi Popularraren egoitzaren aurrean, hilaren 29an "pentsioak defendatzen dituzten alderdiei" botoa ematearen garrantzia gogorarazi dute.

2026-ko azaroak 23

Jubilatu, erretiratu eta pentsiodunen manifestazioa Iruñeko Udaletxe plazatik abiatu eta UPNren eta PPren egoitzen paretik igaro da. Bi alderdiak azaroaren 22an, igandean, joan ziren Hauteskunde Batzordera mobilizazioa bertan behera uzteko eskatzera, baina Hauteskunde Batzorde Zentralak erabaki zuen ez zegoela horretarako arrazoirik.
Komunikatuaren amaieran, pentsiodunen mugimenduak azaroaren 29ko hauteskundeetan parte hartzeko deia egin du, eta herritarrei bozkatzera joateko deia egin die. UPNk eta PPk pentsiodunen manifestazioa debekatu nahi izan dute Iruñean

UPNk eta PPk Hauteskunde Batzordera jo zuten azaroaren 22an pentsiodunen manifestazioa eragozteko. Hauteskunde Batzorde Zentralak bertan behera uzteko arrazoirik ez zegoela erabaki zuen eta martxa astelehen honetan egin da Iruñean. Azken irakurketan, Alderdi Popularraren egoitzaren aurrean, hilaren 29an “pentsioak defendatzen dituzten alderdiei” botoa ematearen garrantzia gogorarazi dute.

Jubilatu, erretiratu eta pentsiodunen manifestazioa Iruñeko Udaletxe plazatik abiatu eta UPNren eta PPren egoitzen paretik igaro da. Bi alderdiak azaroaren 22an, igandean, joan ziren Hauteskunde Batzordera mobilizazioa bertan behera uzteko eskatzera, baina Hauteskunde Batzorde Zentralak erabaki zuen ez zegoela horretarako arrazoirik.
Komunikatuaren amaieran, pentsiodunen mugimenduak azaroaren 29ko hauteskundeetan parte hartzeko deia egin du, eta herritarrei bozkatzera joateko deia egin die.

Gehiago