“Su Txikien Itsasoa” topaketekin transizio ekologikorako zer edukiak eta aliantzak egin behar diren hausnartu nahi dugu”

Datorren irailaren 30ean Ozaetako GaraiON Sorgingunean "Su Txikien Itsasoa" topaketak eginen dira. Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak antolatu duen ekimen honekin “bidegabea eta bideraezina” den sistema baten alternatiba bat eraikitzeko eta “bizitzak jokoan jartzen dituen sistemari iraultzeko” zer edukiak eta aliantzak bilatu behar diren hausnartu nahi da. Iratxe Delgado ekimenaren antolatzailetako batek topaketen inguruko azalpena eman digu.