#SFk16 Jaia! Hasi da jaia!

Iruñea 9 egunetako zoramenean murgildu da. Udaletxe plaza jendez lepo, aldarrikapenez beterik, eta giro paregabean hasi dira Sanferminak. Ikurriñak Udal plazan bere lekua izan du herri ekimenaren bidez, eta baita Udaletxeko balkoi batean ere. Aldi berean, presoen eskubideen eta autodefentsa feministaren aldeko aldarria presente egon dira plazan.